Skip to content

Maria Gorosarri

Maria Gorosarri González (Durango, 1978). Zuzenbidean lizentziatua, Kazetaritzan lizentziatua eta Komunikazio Doktore Europarra.

Unibertsitateko irakasle legez, kazetaritza deseraikitzen dut: egin, desegin, ikertu, irakatsi, desirakatsi, eztabaidatu eta berriztea da nire lana. Euskal Herriko eta Europako hedabideei jarraitzen diet. Albistegintzaz jarduten dut. Zeregin horretan, kazetaritza bera albiste da.

Ikertzaile legez, atzerrian trebatu naiz (Alemanian, batez ere) eta ikerketa-lerro berritzaileak lantzen ditut, gizarteak eta akademiak berretsita, herritar kritikoei argudioak emateko helburuarekin. Albisteen kalitatea, feminismoa eta fotokazetaritza dira nire ikerketaren iparrorratzak.

Komunikatzaile legez, hedabideetan kolaboratzen dut –kazetari bezala- eta kazetaritzari buruzko artikuluak idazten ditut –metakazetari bezala-. Horrela, sinisten duzunaren eta hedabideetan irakurtzen/ikusten/entzuten/jarraitzen duzunaren arteko koherentzia lortzeko tresnak eskura izango dituzu.

 

Twitter: @mariagorosarri

Instagram: @mariagorosarri